GIPUZKOATIK

Eneko Goya eta Joseba Egibarren prentsaurrekoa junio 13, 2007

Filed under: Berriak - Noticias,GBB,Gipuzkoa — Gipuzkoatik @ 9:25 am

Eneko Goyak eta Joseba Egibarrek prentsaurrekoa eskaini dute EAE-ANVri erantzuteko

EAJ-PNV Espainiako Alderdien Legearen aurka egin du hasiera hasieratik. Lege hau, PPk eta PSOEk onartu zuten Madrilgo Kongresuan euskal erakundeetatik Ezker Abertzalea deritzana baztertzeko helburuarekin.

EAJ-PNVk, bere ordezkaritzak eskaintzen dizkion aukeren arabera, Lege honen aurka egin du, bai Madrilgo Kongresuan (aurka botatuz), baita Eusko Legebiltzarrean ere (helegitea tarteratzeko ekimenaren bidez).

Azken lau urteotan, Lege honek sortutako eraginak arintzeko asmoz, hainbat izan dira partehartzearen inguruan udaletan sustatutako ekimenak. Aukera ezberdinak proposatu ditugu, beti ere legeak berak eskaintzen zituen aukerak erabiliz.

Legez kanpo zeuden plataformek mantendu duten jarrera ordea erabat itxia izan da lau urteotan. LOREG delakoaren 182. artikuluaren aplikazioa exijitu dute, beste aukerarik gabe. Horretaz gain, herri askotan sufritu behar izan dugu, beste alderdi batzuetako zinegotziekin batera, gure zinegotzien aurkako presio kanpaina. Laburbilduta: Alderdia beraiek nahi dutena egitera behartzen saiatu, egurra ematen duten bitartean.

LOREG delakoaren 182. artikuluaren aplikazioa ez genuen erabili eta ez dugu erabiliko. Zergatik?

Modu honetan Alderdiak egin beharrekoa (ANVren legez kanpoko zerrendetako pertsonak izendatzea alegia) legeari iruzurra egitea litzatekeelako, gurea ez den ardura baten eraginak jasateko arriskuan jarriko ginatekeelarik. Gainera, honelako estrategia orokor batek, dudarik gabe, nekez lortu dezake bere helburua (Estatuak ez baitu honelako legearen saiheste masiboa onartuko). Gainera gure zerrendak goitik behera hustera behartzen gaituelako, etorkizunean EAJ-PNV-k izan ditzakeen aldaketarako beharrak erabat mugatuz.

Harrigarria da Ezker Abertzaleak Espainiako legedia salatzea eta jarraian, beraien ustez posible den espainiar legediaren (LOREG) aplikazio bat besteoi exijitzea.

Ezker Abertzaleak Alderdien Legearen ondorioak saihesteko asmoz bere estrategia erabili du. Aurreko hauteskundeetan ere bai, eta horren adierazgarririk nabarmenena EHAK Eusko Legebiltzarrean izatea da. Kasu horretan, Batasunak ez zuen aukerarik izan hauteskundeetara aurkezteko, eta beraz, ez dauka legokiokeen erakunde ordezkaritzarik. Baina kasu horretan ez dute txintik esaten. Ez al luke Arnaldo Otegi legebiltzarrean egon beharko?

Oraingoan ere, Ezker Abertzalea deritzanak Alderdi berri bat sortzeko saioa egin du: ASB. Ez du ezta erregistratzea ere lortu, eta espainiar legediaren zirrikituak erabiliz, ASBren zerrendaz gain, ANVren zerrendak aurkeztu ditu hauteskunde hauetara. ASBko zerrenda guztiak jokoz kanpo geratu ondoren, ANVko batzuek aurrera egitea lortu dute. Eta orain, ANV legez kanpo geratu den lekuetan EAJ-PNVren aurka egiten dute, ardura guztiak egotziaz. Ez al zen ASB ezker abertzalea deritzanaren aukera? Zer gertatzen da horrekin? Ez al diote ANVri, legezkoa den herrietan, LOREG delakoaren 182. artikulua aplikatzeko eskatuko eta beraz ASBren zerrendetan aurkeztutakoak izendatuak izan daitezela exijituko?

Estatuak planteatzen dituen estrategia maltzurren aurrean (eta horren adierazgarri da hain zuzen ere Alderdien Legea) nola jokatu bakoitzak aukeratzen du. Ezker Abertzalea delakoak ere horrela egin du. Ez dugu onartzen, orain ere, beti egiten duen bezala, erantzukizunak besteoi egotzi nahi izatea.

Herrietan dagozkigun zinegotziak hartzera goaz. Ez dugulako onartzen Ezker Abertzalea deritzanak markatzea zeintzuk diren legitimoak eta zeintzuk ez. Guzti guztiak dira legitimoak, eta guzti guztiak dira berdinak. EAJ-PNVren erabateko babesa daukate.

Beti onartu dugu herriaren espresio guztiek bere lekua izan behar dutela erakundeetan, eta hala sinesten jarraitzen dugu. Legez kanpoko zerrendak dauden herrietan sortzen diren egoerei aurre egiteko prest gaude, baina inolaz ere ez inposaketa eta mehatxuen bitartez. Jarrera horiekin aurrean izango gaituzte.

Anuncios
 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s