GIPUZKOATIK

Alkatetzaren oharra julio 27, 2007

Filed under: Gipuzkoa,Iritzia - Opinión — Gipuzkoatik @ 6:51 am

Pasaiako Jarduneko Alkatea Noticias de Gipuzkoako webgunean

Gaur (2007-07-25) hedabide batean jaso dituzten Donostiako alkate Odon Elorzaren adierazpenak direla eta, Pasaiako Alkatetzak honako hau adierazi nahi du:

– Azken mende hauetan Pasaiako udalerriak Donostiako udalerriaren eraso asko eta askotarikoak jasan ditu: hiri handia udalerri txikiaren aurka.

– Halaber, azken hilabete hauetan Donostiako Udaleko ordezkari batzuek begirunerik eza erakutsi dute eta euren eskumenekoak ez diren hainbat gaietan eskua sartu dute: alde bakarreko lurralde-antolamenduak, esaterako, Auditz-Akular eta kirol kaia; gure udalerriari buruzko mozioak (Pasaiako zentral termikoa), etab. Hori da Donostiako udal arduradunen jokamoldea.

Lehenik eta behin, Pasaiako Udalak, Mugen Batzordearen bitartez, egintza horiei eta beste batzuei erantzun orokor, bare, serio eta irmoa emango die; pasaitar guztien oraingo eskubideak eta legozkiekeenak defendatze aldera. Eta azkenik, Donostiako alkateari eskatzen diogu ez dezala Pasaia gutxietsi, eta ez ditzala bere eskumenekoak ez diren lurraldeak antolatu; pasaitarrek erabakitzen eta erabakiko dutelako euren udalerrian zer eta nola antolatu.

Anuncios
 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s