GIPUZKOATIK

Irungo EAJk San Martzial ermitako bisitak errazteko eskatu du agosto 10, 2007

Filed under: Berriak - Noticias,Gipuzkoa — Gipuzkoatik @ 6:52 am

Irungo EAJ udal taldeak San Martzial ermita bisitatzeko egin behar diren gestioak errazteko eskatu dio Udalari hiriko ondare historiko eta kultural hau ezagu- tzera emateko.

EAJren iritziz, “egun, ermita hau bisitatzeko gestio arraro samar eta ulergaitzak egin behar dira“: Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuan (HAS) eskaera ofizial bat egin behar da, eskaera hau Alkatetzak onartu behar du eta honek bisitarako eguna eta ordua finkatu behar ditu.

Eguneko turista badagoela badakigu. Hau da, Irundik egun zehatz batean pasatzen dena” eta, hainbat arrazoiengantik, San Martzialeko ermita bisitatu nahi duena: “Familiako oroitzapen batengatik edota soilik irundar edo kanpotar batek hain polita eta ikusgarria den bazter hau ikusi eta disfrutatu nahi duelako“, adierazi zuen udal talde jeltzaleak prentsa ohar batean.

Ondorioz, EAJk ermitako giltzak San Martzialen, hau da, bertan dagoen jatetxean egon daitezela eskatu zuen, nahi duenak ermita bisitatzeko aukera izan dezan. Urte guztian zehar Irungo monumentu hau bisitatzeko ordutegi berbera zehaztu beharko zela ere adierazi zuen.

Irunek ondare turistiko garrantzitsu bat du eta ondare hori jakinarazteko ahaleginak egin behar direla uste dugu“, esan zuen talde jeltzaleak.

Ezin dugu baztertu Irungo ondare historiko-kulturala, hain garrantzizkoa dena eta askotan gure bisitariei eskaintzen ez dieguna“, azpimarratu zuen Udaleko EAJk.

San Martzial ermita, eta bertan dagoen eremutik, Irun hiria eta badia ikusteko aukera paregabea dago. Gainera, bertan dauden kanpetan haurrekin jolasean disfrutatu daiteke eta, baita ere, tenplua bisitatzeko aukera eskaintzen da“, erantsi zuen.

Anuncios
 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s