GIPUZKOATIK

Elkarrekin lan egin behar dugu agosto 18, 2008

Filed under: Berriak - Noticias,Gipuzkoa — Gipuzkoatik @ 3:07 pm

Noticias de Gipuzkoan.

Azkenaldi honetan ikusten ari gara herriko bi talde politiko handienen arteko desadostasuna, “liskar” hitza ez erabiltzeagatik; ezker abertzale ofiziala ordezkatzen duen ANV-EAE, alde batetik, eta bestetik OB (EA-EAJ). Badirudi akordio puntuak bilatu beharrean batzuk besteei elkarri trasteak bota-tzen dabiltzala, nahiz eta horretarako aurkariaren argudioaz baliatu; era horretan elkarrengandik banantzen duena azpimarratuz, eta, bide batez, bien arteko distantzia areagotuz, elkar aldaratzen duten polo magnetikoak balira bezala.

Txara-Mendibil parkearen aferari buruzko EAren kontrako akusazioen aurrean, iruditzen zait oso larri dela esatea “lege-hausteak oso larriak izan dira”, izan ere, baieztapen horrek agerian uzten baitu epaiketa ez ezik epaia ere eman dela. Hasiera batean planteatu zen ikerketa bat zabaldu beharko litzatekeela eta azken ondorioetaraino iritsi (ikerketa aho batez onartua izan zen eta AOk ere bere baiezko botoa eman zuen). Iraingarria ez bada ere, gutxienik oso ausarta da. Baina itxaron dezagun ikerketa (garbia eta gardena izango dela espero duguna) bukatu arte, gai honetaz gehiago sakon-tzeko. Ausarta da, halaber, AOk, Martinen ahotik, ANV-EAE-ri leporatzea ez dela parte hartzerik izan Arau Subsidiarioen elaborazioan eta onarpenean, horixe izan zenean aurreko arauen defizitik larriena, zeinaren arduradun nagusia Martin bera izan zen, eta guk, Aralarren izenean eta baita zuzenketa-egile gehienek ere, salatu genuena. Aralarkide gisa, alderdi honen ttipitasunetik (Aralar eta EB alderdien arteko koaliziotik, azken honek soilik lortu zuen ordezkaritza, eta horren ondorioz gu kanpoan geratu ginen) akordio puntuak bilatu nahi ditut, bi ertzen arteko pasabideak azpimarratu (gogorarazi nahi dizuet “zubiak eraikitzen” lemapean aurkeztu ginela aurreko hauteskundeetara) eta bi alderdi hauek ados ez dauden gaietan akordioak bilatzen saiatu. Gure ustez akordio hauek, interesgarriak ez ezik ezinbestekoak dira, izan ere, estatu espainolak ez du etsiko zanpatzen Ezker Abertzale ofiziala, EAE siglapean edota beste edozein deiturapean, ordezka-tzen duen gizartearen esparru politikoa, eta beraz, beldur naiz ez ote dioten eragotziko parte hartzen hurrengo hauteskundeetan; eta hala eta guztiz ere, ilegalizatzen badituzte ere, oiartzuar askoren babesa izaten jarraituko dute eta hauek aintzat hartu ez ezik kontatu ere egin behar da. Hori, jakina, gatazkari ez bazaio konponbide bat ematen behintzat, eta ez dirudi konponbidera hurbiltzen ari garenik.

Hasieran esaten nuen legez, elkarri aurka egitearren, badirudi bost axola zaiela lehen kritikatzen zutena orain egitea, edota kritikatzea lehen beraiek egindakoa; baina beraiek dira oiartzuarren gehiengoaren ordezkari, beraz ez zaigu besterik geratzen: bila dezagun guztien artean, norbere desberdintasunetik, elementu komunak (positiboak, noski), ziur baikaude egon badaudela; irits gaitezen hitzarmen zabal batera, amore eman dezagun zerbait onar diezaguten; egin dezagun kolore desberdinen aldeko, grisa guzien ñabarduren aldeko apustu, eta aldendu gaitezen zuria ala beltzak ezarritako manikeismotik.

Oiartzungo aralarkidea, Iñaki Portugal Arteaga

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s